Eskola honetan jorratzen diren gainontzeko proiektuak bi bloketan daude banatuta, horien artean, Irratia eta Telebista, eta Prentsa eta Liburutegia.
Irratia eta Telebista
Irrati eta
telebista proiektuetan, teknologia berriak erabiltzeko teknikak jorratuko dira.
Aparailu teknologikoak erabiltzen
ikasiko dute, hala nola, bideo kamerak, edota ordenagailuko beste programa
batzuk, komunikazioa lantzeko, elkarrizketa eta aurkezpenen bitartez. Hiruko
taldeak sortuko dira proiektu hauek egiteko, eta ikasle bakoitzak urtean zehar
burutuko ditu jarduera hauek.
Helburua, irrati eta
telebista saio bat egitea da, ondoren, gainerako ikasle guztien aurrean
aurkezteko. Gainerakoen parte hartzea ere egongo da, bai telebistan bai
irratian, eskola eta munduko albisteak
partekatzeko.
Bietan,
irakasle baten azalpenak izango dituzte eta ondoren, egun osoan zehar bakarrik
arituko dira lanean. Telebista
saioan, arduradunek, bideo bat grabatuko dute euskara bultzatzeko eta
indartzeko, gainerakoak elkarrizketatzen, antzerki bat eginez…
Irrati
saioan, baita ere, egunean zehar irrati saioa prestatzen arituko dira, beste
irrati ekintza batzuk egiteaz gain.
Telebistan,
kamera arduradun bat, aurkezle edo kazetari bat eta telebistako ekintzak
kontrolatzen dituen bat egongo dira. Bestetik, irratian, kazetari bat,
teknikari bat era harrerako arduradun bat.
Irrati eta telebistako lan
metodoa:
Lan
metodoan, jarduera jakin bat garatzeko jarraitu behar diren urratsak azaltzen
dira. Irrati eta telebistako lan metodoa egunaren planifikazioan oinarritzen
da, beraz, ikasleek, ondorengo jarraibideak bete beharko dituzte.
· - Lana
antolatu
· - Albistegirako
behar duten gidoia prestatzea
· - Albistegia
burutzea
- - Erreportajeko
argitalpenean jardutea : bideoak grabatu, landu, musika gehitu...
- Egunean
zehar grabatzeko eta programa desberdinak igortzeko izaten dituzten gainerako
klaseetako eskaintzez arduratzea
Prentsa eta Liburutegia
Prentsa
proiektuan, LEA izeneko aldizkari bat prestatuko dute ikasleek. Lauko taldeak
sortuko dute aldizkaria baina bikoteka lan egingo dute. Urtean zehar ikasle
bakoitzak bi aldizkari sortuko ditu bikotekide desberdinarekin.
Bertan,
eskolako bitxiak eta 2. Eta 3. Zikloetako ikasleek bidalitako lanak bilduko
dira, bai ipuinak, bertsoak, olerkiak… Helburua, prentsa ezagutzak garatzea izango da,
ordenagailuko programak erabiliz. Aldizkari bat moldatzen ikasiko dute. Aldizkaria
egin eta gero, 2. eta 3. Zikloetako ikasleek, denon artean klasean irakurriko
dute, iritziak partekatuz. Azkenik,
Liburutegi proiektuan, liburutegiko ardura hartuko dute bi ikaslek.
Hartzen eta
itzultzen diren liburuen kontrola izango dute eta liburuen antolaketa burutuko
dute. Hau ere,
binakako lana izango da, urtean zehar bi alditan egin beharko dutena, baina
honetan, bikotekide berdinarekin. Irakasle
baten azalpenak izango dituzte eta ondoren egunean zehar bakarrik arituko dira.
Hala ere, zalantzaren bat izan ezkero irakasleari galdetzeko aukera izango
dute.
Proiektu
honen helburua liburutegi baten funtzionamendua ikastea da, zerbitzu bat
eskaintzen ari diren bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario