EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

Gure ikastetxeko ordutegi eta egutegien azalpenak jorratzen dira jarraian. Bertan, hainbat puntu garrantzitsu komentatzen ditugu, eta gure egutegian garrantzitsuak diren egunak nabarmentzen ditugu.

Ordutegi eta egutegi aldetik, ikasleak ikastolara 9retan sartuko dira, bi ikasgai izango dituzte bakoitza ordu betekoak, lehenengoa 9retatik 10etara eta bigarrena 10etatik 11tara. 11etan atsedenaldia izango dute, ordu erdikoa (11:00 h-11:30 h). Ondoren, ordu beteko beste bi ikasgai izango dituzte jantokira joan baino lehen, lehena 11:30etatik – 12:30etara eta ondoren 12:30etatik-13:30etara. Honen ostean, bazkal ordua izango dute, eta 15:00etan ikasgelan sartuko dira. Azkenik, beste bi ikasgai izango dituzte, baina oraingoan, bakoitza 45 minutukoa, eta 16:30etan etxera abiatuko dira.

Astearte eta ostegunetan errefortzu orduak izango dituzte, hau da, etxerako lanak egiteko aukera (16:30 h-17:30 h). Honako hau hautazkoa izango da, nahi duena geldituko baita ordu honetan.

Geratzen diren haurrek etxerako dituzten lanak edota beste lanen bat egingo dute, eta zalantzaren bat ere izanez gero, irakasleari galdetzeko aukera izango dute. Errefortzu orduetako irakaslea tutorea,  Lukene izango da LH1. LH2an aldiz, Itsaso.

Bestalde batetik, aurtengo egutegia honako hau izango da. Ikus daitekeen bezala, jai egunak, urdinez ageri dira eta bakoitzaren arrazonamendua ondoan dago.

        Irailaren 8an lehen eskola eguna.
        Irailaren 8tik 12ra arte goizez izango dira klaseak (9:00 h -13:00 h).
        Urriaren 13an San Fausto eguna denez klaseak eten egingo dira.
        Azaroaren 24ean irakasle eguna ospatuko da.
        Abenduaren 8an Inmakulada eguna ospatuko da.
        Otsailaren 16 eta 17an Inauteri egunak.
        Martxoaren 19an San Jose eguna.
   Martxoaren 27an, klaseko azken eguna eta Aste Santuaren hasiera (martxoaren 27- apirilaren 13).
        Maiatzaren 1ean langilearen eguna ospatuko dugu.
        Ekainaren 12tik 19ra klaseak goizez bakarrik izango dira.
        Ekainaren 12an eskolaren eguna.
        Ekainaren 19an klaseko azken eguna eta udako oporren hasiera.

Beste alde batetik ikasturtean zehar hiru txango izango dira, kolore berdez ageri direnak. Lehena azaroaren 19an izango da, Zientziaren Kutsagunera (Donostia), bigarrena Basondora, otsailaren 20an, eta azkenik Maiatzaren 25ean hondartzara irteera egingo da Urdaibai ingurutik. Bestalde, urtero bezala, udalekuetara Sukarrietara joango dira, ekainaren 1etik ekainaren 5era.

Hortaz gain, irakasleok izango dugun ordutegia idazkaritzan edo blogean ikusi ahalko duzue. Ikasleak bezala, 9retan sartzen gara, irteera, berriz, ez dugu 16:30etan egiten, 18:00etan baizik. Beraz, zerbait behar ezkero ordutegi barruan kontsultatzea eskertuko genuke, hori baita gure lan ordutegia.

Batzarrak ere, ordutegi horren barnean sartzen saiatuko gara. Arazoren bat izan ezkero, hitz eginez, honi aurre egiten saiatuko gara.

Azkenik, aurten izango dituzten ikasgaiak honako hauek izango dira, besteak beste:

        Matematika: Itsaso Serrano
        Euskara: Nahia Zenigaonaindia
        Gaztelera: Nagore Rosas
        Atzerriko hizkuntza(ingelesa): Leire Santimañez
        Ingurunea: Lukene Uriarte
        Erlijioa: Eneko Fadon
        Gorputz Heziketa: Ander Lazaga
        Musika: Ane Uria
        Plastika: Asier Urbano
        Tutoretza: bakoitza bere tutorearekin

Eta amaitzeko, ebaluazioak honako egun hauetan izango dira.

1. HIRUHILEKOA
2. HIRUHILEKOA
3. HIRUHILEKOA
EZ OHIKO AZTERKETAK
Azaroak 28
Martxoak 6
Ekainak 12
Ekainak 16-19


Hiru hiletik behin tutorea ikasle bakoitzaren gurasoekin batzartuko da, bere hiru-hilabetea nola joan den komentatuko zaie. Bestetik, nolako urtea daramaten ere azalduko zaio guraso bakoitzari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario