Aurten
eskolaz kanpoko hainbat jarduera martxan jarri ditugu, gure ustez, denak positiboak
edota hezkuntzari bideratuta daudenak modu batean edo bestean. Pintura, musika,
ikasketa teknikak, futbola, saskibaloia eta atletismoa dira jarduerak. Guraso
askok jarduera hauetara apuntatzen dituzte umeen denbora librea gutxitzeko eta
hauek okupatuta izateko. Guk berriz, ez dugu behartzen apuntatzera baina
eskolaz kanpoko jarduera hauek bere alde onak dituztela uste dugu.
Alde batetik, umeen garapena, batez
ere, ahalmen gehien dituzten arloetan, harremanak bultzatu formala den gelatik
kanpo. Gainera, aukerak ematen ditu: eskolatik kanpo dauden beste arlo
desberdinetan jardutea bultzatzen eta bestetik, etorkizunari begira, nahiz eta
zaila izan gure umeen artean atera daiteke musikari, margolari edo kirolari
ospetsu bat, batek daki. Horrez gain, konpetibitatea ekiditea, zeren nahiz eta
kirol bat izan, eskola-kirolean irabaztea ez da garrantzitsuena parte hartzea
baizik.
Beste aldetik, irudimena lantzen
laguntzen dituen zenbait jarduera daude; musika eta pintura batez ere. Gainera
aurten, jarduera berri bat jarriko dugu martxan, ikasketa teknikak, bertan
ikasteko teknikak irakasten dira eta umeen emaitzetan eragina izango duela
aurre ikusten dugu. Beraz, aipatutakoarekin espero dugu zuen eskolaz kanpoko
jardueren kontzeptua edo ideia aldatzea eta denbora betetzeko ekintzak direla
uste zenutenok, orain euren onerako direla ustea.
Hainbat ekintzetara apuntatu ahal
dira. Ekintzak bi multzotan banatzen ditut, eskolan bertan egiten direnak eta
lankidetzan burutuko direnak:
Berezkoak, futbola, saskibaloia eta
pintura: hauek sortzeko gutxienez 8 ume egon behar dira apuntatuta. Futbolean
eta saskibaloian entrenatzaileak ikasle ohiak izaten saiatuko gara eta
entrenamenduak astean bi egun izango dira, horrez gain, eskualdeko eskola
arteko txapelketa batean parte hartuko da eta bertan partiduak asteburuetan
izango dira. Gurasoen konpromisoa da umeak partiduetara eramatea. Pinturan
berriz, irakasle bat kontratatuko dugu taldea sortuz gero. Astean behin egingo
da eta bi ordu egunean.
.jpg)
Lankidetzan berriz, ikasketa
teknikak, musika eta atletismoa daude. Atletismorako, herrian bertan klub bat
dago eta bertan eskola desberdinetako umeak batzen dira taldea osatzeko,
entrenamenduak astero bi egun izaten dira baina interesatuak baleude klubarekin
kontaktuan jarriko ginen. Musikarako ere herriko musika eskolan batzen dira. Bi
ordutegi izaten dituzte; eguerdian edo arratsaldean, baina biak astero bi
egunekin eta 45 minutuko klaseetan banatuta.
Azkenik, ikasketa teknikak daude, jarduera hau
aurten eusko Jaularitzak asmatu du umeen emaitzak hobetu daitezen, herriko
kultur gunean burutuko da eta astean behin egingo da beste ikastola batzuetako
umeekin.

No hay comentarios:
Publicar un comentario