Eskolako Agenda 21 da
hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen
ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana.
Hauek dira Eskolako
Agenda 21en funtsezko oinarriak:
- Eskolaren ingurumena hobetzea.
- Berrikuntza eta
hezkuntza-kalitatea lortzea.
- Tokiko komunitatean parte hartzea.
Ikasturte
bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren
inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune
hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu
beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari hiria
hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.
Eskolako Agenda 21en garapena
Eskolak
programara atxikiko dela sinatu ondoren, Ingurumen Batzordea antolatzen da;
batzorde horretan EA21eko arduradunak parte hartzen du, hots, Ingurugelak onartutakoak.
Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat hautatzen da,
eta horren inguruan garatzen da programa, hiru lan-eremuak (ikastetxearen
kudeaketa iraunkorra, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen parte hartzea)
alde batera utzi gabe. Kontuan izan behar da azken helburua dela garapen
iraunkorra lortzea.
Informazio
eta sentsibilizazio fasea eta gero, Batzordeak diagnostikoa ez ezik, ekintza
plana ere egin eta gauzatu behar du. Ondoren, emaitzak eta prozesua aztertuko
dira, ekintzak ebaluatu eta ondorioetara eta hobetzeko proposamenetara eta
aukeretara iritsi, eskolak parte hartzeko foro batean. Udal Foroak prozesuaren
azken memoria aztertuko du, eta eskolakoek egindako ekarpenei erantzuna emango
die.
EA21en
programara atxikitako ikastetxeetako eskola-adineko ordezkariak bigarren hiruhilekoaren
erdialdera bilduko dira Eskola arteko Foroan. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztuko
du ikasturtean hautatutako gaiaren inguruan ikastetxearen auzoan egindako
azterketa-lana, eta azterketa horretan oinarritutako gomendioak emango ditu.
Ondoren, azken dokumentua egingo da ikasturteko EA21en lanaren ondorio
guztiekin, eta ekainean Udalaren Osoko Bilkuran aurkeztuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario