Eskola hau irakasle, ikasle eta langile talde oso batez dago osatuta, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak jorratzen ditugu bertan. Hauek D ereduan egin daitezke soilik, ez dugulako ahaztu behar euskararen bultzatzaile sendoak garela.
Kontu horrekin jarraituz, Euskeraren erabilera sustatzea da gure helburuetariko bat, eta horregatik, umeei hizkuntza hau modurik hoberenean irakasten saiatzen gara. Oinarrizko euskera jakitea Euskal Herrian bizitzeko garrantzitsua dela deritzogu, umeen etorkizunean beharrezkoa izango den ezagutza bat baita, eta gure jaioterriko oinarrietariko bat baita.
Hala ere, honek ez du kentzen, hura ikasteko zailtasunak dituzte umeei, edo beranduago biltzen diren umeei laguntza berezi bat emango ez zaienik. Ez gara nahastu behar, gu ez gaude gazteleraren kontra, euskerararen alde baizik. Horregatik, gure ideiak hauek izan arren, gaztelera diskriminatzen ez dugula kontutan hartu behar duzuela deritzogu.
Azkenik, zalantzaren bat baduzue helbide elektronikoaren bitartez gurekin harremanetan jar zaitezke: txibirieskola1@gmail.com
Eskerrik asko zuen arretagatik.
Txibiri eskola.
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario