Txibiri eskolako partaideek arau
mota batzuk bete behar dituzte, eta hauek hainbat multzotan banaturik ditugu. Hala
ere, hau azaldu aurretik, bizikidetza arauen garrantzian zentratzea beharrezkoa
dela deritzogu.
Arau
mota hauek funtsezkoak dira, eskola antolatu bat izan eta elkar bizitza on bat
sustatzeko. Hortaz gain, honen funtzionamendu egoki bat sustatzeko, parte
hartzaile guztiek bete behar dituzten arauak dira, eta esfortzu, erantzukizun
eta lan giro bat proportzionatzea da gure helburua.
Zuzenketak
ere joera hezitzaile bat izan beharko dute, eta ikaslearen formazio eta
errekuperazioan lagundu beharko dute. Bestetik, beharrezkoa dugu hauei kasu
egitea, izan ere, araurik ez balego, kaosa izango litzateke nagusi, eta horrek,
funtzionamenduan ondorio latzak izango lituzke.
Gainera,
arau hauek eskolan ikasteak, ez du esan nahi bertatik kanpo aplikatu ez
daitezkeenik. Are gehiago, eskolako ingurua ez den tokietan ere, arau basiko hauek bete beharko
lirateke.
Honen
bitartez, beraz, umeei balore batzuk transmititzea da gure helburua, etorkizun
batean, gizarteari nola aurre egin behar dioten jakin dezaten, eta bertako
bizikidetasun ohiturak har ditzaten.
Pasabideko eta komuneko arauak
Lehenik,
bertan aurkitzen diren pertsonak errespetatu behar dira, ahalik eta gatazka
gutxien sortu eta inguru giro egonkor bat sustatzeko.
Beraz, hau betetzen ez bada, errespetu faltak saihesten ahaleginduko gara, eta iraintzailea egoeraz hausnartzera bidaliko da. Hala ere, sarritan gertatzen den gauza bat izanez gero, tutorearekin hitz egin eta behar izanezko neurriak hartuko dira.
Bestetik,
pasabide edota komuneko materiala zainduko da: pasiloetan, kortxoak, horma
irudiak, marrazkiak edo erakusketak; eta komunetan, xaboia, papera edota ura.
Gainera, bakoitzaren hondakinak komun-ontziaren barrura bota beharko dira.
Bigarren arau hauek bete ezean, apurtutakoa konpontzen saiatu, eta zikindutakoa garbitu egingo da. Beste aldetik, jokabidea etengabea bada, tutorearekin hitz egingo da zein neurri hartu behar diren ondorioztatzeko.
Bigarren arau hauek bete ezean, apurtutakoa konpontzen saiatu, eta zikindutakoa garbitu egingo da. Beste aldetik, jokabidea etengabea bada, tutorearekin hitz egingo da zein neurri hartu behar diren ondorioztatzeko.
Azkenik,
inguru honetan giro ona sustatzen ahalegindu behar da, beraz, honek hurrengoa
dakar: pasabidera irteterakoan beste ikasleak lanean daudela kontuan hartuko
da, eta beraz, ez da garrasi edo zaratarik egingo: atea modu egokian itxiko da,
eta eskailerak normaltasunez igo eta jaitsi egingo dira. Bestetik, komunaren
barnean ez da jolastuko eta isiltasunez egingo dira egin beharrekoak.
Hauek
bete ezean, jokabide txarrak zuzentzeko beharra egongo da, eta beraz, komunean
edo pasabidean galdutako denbora beste momentu batean errekuperatuko da.
Kirol ekintzetako arauak
Kirol
ekintzetan, eta kiroldegian ere hainbat arau mota betetzea beharrezkoa da,
inolako ezusteko edo normaltasunetik kanpoko ekintzarik gerta ez dadin.
Batetik,
aurretik aipatu dugun moduan, pertsona guztiekiko harreman ona izaten saiatu
behar da, errespetua eta giro atsegina sustatuz. Horretarako, pertsona guztiak
berdinak direla kontutan izan behar da, bai gure taldekidean, bai jolasetako
aurkariak, baita begiraleak ere.
Garrantzitsua iruditzen zaigun arau hau bete ezean, umeak hausnarketa
bat egitera bultzatuko dira, eta jolasteko aukera galtzera heldu daiteke.
Beste
alde batetik, leku honetan erabiltzen den materiala ondo tratatu beharko da eta
behar bezala erabili galdu edo puskatu gabe. Horien artean, baloiak, sokak,
raketak, pelotak etab. Edozein material puskatuko balitz, konpontzen saiatuko
ginateke, eta hura posible izango ez balitz, material berria erosiko litzateke
(edo ordaindu). Bestetik, ume batek ed hainbatek materiala dagokion lekuan
uzten ez badu, hurrengo saioan guztiek erabilitako materiala batuko luke.
Sarrera edo irteerako arauak
Eskolako
sarrera eta irteera, egun osoko momenturik garrantzitsuenetariko bat da, orden
jakin bat jarraitu behar delako inolako anabasarik gertatu ez dadin. Ikastetxe
baten barnean pertsona askok elkar bizitzen dute egunero, eta hasieratik
amaierara orden jakin bat izateko, ekintza antolatzea beharrezkoa da.
Horretarako,
lehendabizi, orden jakin bat jarraituko da, gela bakoitzeko ikasleak ilaran eta
era anotolatuan sartuz (bakoitza bere atetik eta zerrenda jarraituz) eta
irtenez. Ume bakoitza bere materialaz arduratuko da, eta ez ditu besteentzako
oztopotzat bezala erabiliko. Gainera, inguruko giroa atsegina izaten lagundu
behar da, hitz egiteko txanda errespetatuz, eta zarata askorik atera gabe.
Bestetik,
jarraitu behar den ordenaren barruan, ikasle guztiak irakaslearen atzetik
joatea eskatuko da, eta hurak esandakoari kasu egingo zaio inolako eragozpenik
jarri gabe.
Mota
honetako arauak bete ezean, eta umeren batek jarrera desegokia badauka, hura
zuzentzen saiatuko da, tutorearekin edo beharrezko pertsonekin hitz eginez.
Patioko arauak
Umeak patiora irtetean, ez beharrik ez gertatzeko hainbat arau bete beharko dituzte.
Lehenik, garrantzitsuenetarikoa, umeek inguruko pertsonekin harreman ona izan behar dutela da; inor baztertu, bultzatu edo jo gabe. Gainera, bertan dauden baliabideak zaindu beharko dira: mahaiak eta zakarrontziak ondo erabili, iturriko ura alferrik ez galdu eta zelaiko materiala (kanastak, porteriak..), frontoia, gimnasioa edota txintxaunak ondo tratatu.
Bestetik, naturarekiko errespetua izan beharko dute. Belarguneetan egoteko eskubidea izango dute hura ondo tratatuz gero, hau da, zuhaitz edota landareak ez puskatu edo gutxietsi gabe. Hortaz gain, patioa garbi mantenduko da, hondakinak beharrezko zakarretara botaz.
Aurreko
arau hauek bete ezean, ondorio batzuk sufritu beharko dituzte. Hau da, zerbait
apurtu eta konpontzeko aukera egon ezkero, heldu baten laguntzaz konponduko da.
Bestela, gurasoei abisatuko zaie, eta ordaindu behar duten edo ez aztertuko da.
Naturaren kontuan ere ondorioak berdinak izango dira. Hortaz gain, zakarra
lurrera botatzen bada, batzeko betebeharra izango dute.
Azkenik,
arau guzti hauek puntualak izateari uzten diotenean, hau da, behin eta berriz
betetzen ez direnean, beste mota bateko neurriak hartuko dira. Alde batetik,
tutoreari esan eta tutoretzan landu, eta bestetik gurasoei abisatu beraiek ere
arazo hau etxean landu dezaten.
Gelako arauak
Gela
barnean bete behar diren arauak aurretik patioan aipatutakoen antzekoak dira.
Lehendabizi,
gelan giro ona sustatzea oso garrantzitsua da, beraz, bakoitzaren portaera
egokia izan beharko da. Ikasle bakoitzak harreman positiboa sustatuko du, eta
horretarako beste ikasleekiko errespetua izatea oso garrantzitsua da. Bestetik,
desberdintasunak errespetatu beharko dira, besteen gauzak erabiltzean baimena
eskatuz eta norbait hitz egiten ari denean, umeak bere txanda itxaronda.
Oinarrizko
arau hauek errespetatu ezean, barkamena eskatu beharko da, eta umearekin arauak
ez betetzearren sortu daitezkeen arazoez hitz egingo zaio. Gainera, eskatu gabe
erabiltzen den materiala bueltatu beharko du eta hura apurtzen bazaio beste bat
eman beharko dio ordainetan.
Bestetik,
gela eta bertako materiala ondo zaindu beharko da, hau da, mahaiak, aulkiak,
arbela liburuak eta abar ondo tratatu beharko dira, margotu edo apurtu gabe.
Hortaz gain, etxetik edo beste klaseetatik ekarritako materiala motxilan
gordeta egongo da klasea amaitu arte. Ikastordua amaitzeko orduan material
guztia bere tokian utziko da.
Azkenik,
ingurumenaren alde lan egin beharko dute, eta horretarako hainbat neurri hartuko
dira: papera birziklatu, zakarrontzia beteta dagoenean hustu edota gela hutsik
geratzen denean argiak itzali.
Eskola 2.0ko arauak
Eskola 2.0ren barruan, gaur egun, ikaskuntzan erabiltzen diren teknologia berriko materialak sartzen dira: ordenagailuak, arbela digitalak, kaskoak, eta abar.
Hauen erabilera egokia, beraz,
oso garrantzitsua da, eta horretarako arau mota batzuk ezarri dira.
Lehenengoz, ekipoa egoera egokian
mantenduko da, eta horretarako ez da ez barneko ez kanpoko itxura aldatuko. Hortaz
gain, ez da manipulatuko material honen inongo elementurik, eta arazorik
agertzen bada, umea ez da bakarrik konpontzen saiatuko. Informazioari
dagokionez, eskolako lanekin loturiko informazioa gordeko da bakarrik, era
ordenatu batean. Gainera, ez dira baimendu gabeko programak edo edukiak
instalatuko, eta ez dira adin
gabeentzako web orrietan sartuko.
Hortaz gain, jorratzen diren
lanak organizaturik egon behar direnez, hauek non gorde jakin behar da:
ikasturteko karpetan sortuko den ikaslearen karpetan, bakoitzaren pendrive-an edota ordenagailuaren
mahaigainean sortu den ikasturteko karpetan.
Arau hauen bete ezean, ikasleak
ondorio batzuk sufrituko ditu. Horien artean, bakoitzaren tutorearekin hitz
egingo da, eta materialaren apurketaren bat badago, ordainketa neurriak hartuko
dira. Hortaz gain, beharrezkoa bada, gurasoekin hitz egingo da, eta behin eta
berriz gertatzen den ekintza bat bada, zuzendaritzarekin hitz egingo da zer
egin adosteko.
Jantokiari dagokionez, bertako
arauak ez dira batzar honetan azalduko ume guztiak ez direlako bertan
bazkaltzen geratuko. Honi buruzko informazioa jakin nahi duenak, banatuko den
orri batean jarri beharko dute beraien izena, eta beste egun bat adostuko da
honi buruzko batzar bat jorratzeko eta jantokiko metodologia azaltzeko.





No hay comentarios:
Publicar un comentario