Eskolako metodologiari esker,
eskolako ezaugarri nagusiak jakin daitezke eta horretarako oinarrizko bi
dokumentu aipatzea eta bakoitza zertan datzan azaltzea beharrezkoa da: bata, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua (I.H.P)
eta bestea, Ikastetxeko Curriculum Proiektua
(I.C.P) dugu.
Ikastolako Hezkuntza Proiektua
oinarrizko dokumentua da ikastetxe batean, eta bertan hezkuntza asmoa, lortu
nahi dena eta jorratuko dena jasota dago. Bestetik, Ikastetxeko Hezkuntza
Proiektua ikaslearen kontzepzioa da, eta beste ikastetxean eramango den
ikasteko proiektua bermatzen da. Kasu honetan, Amara Berri proiektuan dago zentratuta, hona hemen ezaugarriak:
AMARA BERRI SISTEMA
Sistema edo metodologi honen ezaugarriak
ikertzea, saiakuntzak egitea eta berritzea dira eta izan dira.
Lehentasunetariko bat hezkuntza-asmoaren, praktikan jartzearen eta
ikastetxearen antolamendu eta prestakuntza egituren arteko koherentzia
bermatzea da.
Honi
esker, ikastetxe batetan gaitasunetan oinarritutako curriculumaren marko
teorikoa garatu daiteke, eta ikasgeletako jarduerak zehazte: horrek
metodologia-aldaketak dakartza ikastetxe bateko
hezkuntza-jardunean eta antolamendu-aldaketak, berriz, antolatzeko
moduan. Aldaketa horiek, aldiz, hezkuntza-komunitateak osatzen dituzten
elementuen arteko rol berriak eta gauzak egiteko modu berriak osatzen dituzte.
Egia esan, garrantzitsua da ikuspegi global batetik sortzen diren ekimen
guztiak eskola bakoitzaren kulturarekin bat egitea.
1. Ikaslegoaren kontzeptua
Sistema
honetako hezkuntzaren oinarria ikasle bakoitzari zuzentzen da, nahiz eta parte
hartzen dutenei ere eragiten die. Ikaslea proiektu honetara bideratzen
dugunean, kontuan izaten dugu ikasle bakoitzak ez galtzea bere ikaste prozesua
eta ongizatea irakasleen, familien... interesen gainetik.
Honela definitzen dira ikasleak
metodologia honen arabera:
- Pertsona globala: Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere
garapen esparru guztiak hartzen dira kontutan sistema hau aplikatzerako orduan:
nortasuna, harreman sozialak eta arloarekin loturiko ikasketak. HONEN XEDEA
UMEAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak
biziki lotuta daude garapen hiru esparru hauekin.
- Haur bakoitzak bere interes eta
motibazioarekin ariketak jorratzea.
- Bere eskema kontzeptual eta emozionalak
zehatzekin: Izaki bakoitza NORBERE KONTZEPTU
ESKEMA eta emozio-egoeratik abiatzen da eta bere ahalmena du.
- Bakoitzak bere potentzial propioa izatea.: Badago berezitasun bat haur guztiak batzen
dituena: JOLASERAKO INTERESA. Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta
imitazioz ikasten dute.
2. Printzipio Metodologikoak
Printzipio
metodologikoak ikaslearen kontzepzioarekin guztiz lotuta daude eta hauek gure
eguneroko eginbeharrak bideratzen dituzte:
Indibidualizazioa:
Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmen eta egoera kontuan
hartutik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango dion programa
ahalbideratu behar dute.
Sozializazioa: Elkarreraginak aurrera jotzen eta gure
eskemak aldatzen laguntzen digu; honengatik,
proposatzen diren aktibitate guztiak kontestu sozialak dira.
Aktibitatea:
"Ikasleak
bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak egin". Proiektu hau
ezartzen dutenen helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak eta jakimina
dutenak lortzea da. Azken finean, motibazioa duten ikasleak.
Sormena: gizaki
orok duen gaitasuna da hau. Sistema honek eremu guztietan sustatzen duen
kontzeptua da, pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere
berezitasunaz jabetzeko aukera izan dezan aukera ematzen zaio. Ez du axola
barruan daramana ona ala txarra izatea, helburua kanporatzea da eta ingurukoek
hura ulertzea eta errespetatzea.
Askatasuna: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak
pentsatzeko, adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra
besteen eskubidea da, honi "muga soziala" deitzen diogu. Aurreko
printzipioarekin lotuta dago printzipio hau.
Normalizazioa: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen
ari den egoeraz jabetzen joateari deitzen zaio normalizazio prozesua. Egoera
berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfiantza sustatu nahi dugu
erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin. Gainera, beste kide guztiek ere
egoera desberdinak hausnar ditzakete eta egoera horien aurrean kidearekin nolako
jokatu behar duten irakatsi ahal zaie.
Globalizazioa: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen
egotea nahi da eskolan eta bizi delako ikasiko du.
3. Ezaugarri Metodologikoak
Sistema
honetan erabiliko diren metodologiarekin loturiko ezaugarriak hurrengoak izango
dira:
- Egitura antolatzailea esku-hartzearen estrategia bat da
- Programazioa testuinguru sozial, egonkor eta osagarrien bitartez egingo da.
- Ikasleriaren interesei erantzuten diotenez, jolasa testuinguruen esentzia izango da.
- Atal espezializatuak egongo dira.
- Desberdintasuna aintzakotzat hartzen da baina kalitate bezala, ez faktore diskriminatzaile bezala.
- Programak zikloka emango dira eta gainera adinak nahastu egingo dira.
- Irakasle ugarik egiten dute lan talde batekin, ez talde bakoitzeko irakasle bat bakarrik.
- Lanean erabiliko den metodoa beti izango da kontutan.
- Ekintza edo jarduera guztiek izango dute zertarako bat. Irratia entzuterakoan, telebista ikusterakoan, antzerki bat ikusterakoan... zertarako egin duten ariketa hori jakin beharko dute ikasleek.
- Kritika konstruktiboa faktore aurreratzaile bezala hartzen da.
Lehen
esan bezala, Ikastetxeko Curriculum
Proiektua (I.C.P) dokumentuaren bitartez aurreko ideiak eguneroko praktikan
gauzatuko dira edota, gauzatzen dira. Ikasleari buruzko ikasteko erak, dena
antolatzeko, programatzeko, esku hartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz
batera eramaten du. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta
hezkuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute. Hona hemen dokumentu
hau kontutan izanda, ikastetxean landuko diren edukiak.
- Antolamoldea
bera esku harmenetarako oinarrizko estrategia da.
- Osagarri
eta egonkorrak diren testuinguru sozialen bidez programatzen da, hau da,
ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen
bidez. Aktibitate hauei Testuinguru
Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen zaizkie. Sozialak, umeen arteko
harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak, ziklo osoan mantentzen
direlako; osagarriak aktibitateen baturak curriculuma osatzen duelako.
- Aktibitate
guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan helburu bat izaten dute. Lanak irteera desberdinak izan
ditzake, gela barruan besteen aurrean aurkeztu,... edo eskola irrati eta
telebistaren bitartez emititu edo eskola prentsan argitaratu. Baliabide
hauen bitartez ikasleek Informazio eta Komunikaziorako Teknologia
Berrietan jarduten dute, Testu prozesadoreak, Interneta, Skanerra, Argazki
kamera digitala, bideo kamera, bideoen editaia,... erabili eta ikasiz.
- Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egingo da.
- Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde
bakoitzarekin.
- Aktibitate
bakoitza burutu ahal izateko, ikasleek idatzitakoa lan metodoak dituen pausoak jarraitu behar dituzte.
- Mediateka edo baliabide gunea lanak burutzeko
oinarrizko informazio etorbidea da.
- Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat joko dira.
- Aniztasunaren aldekoak. Programa kontutan hartuz,
ikasle bakoitzak bere erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke.
Ikasketa prozesua ez da adinagatik geldiarazten.
- Ezberdintasuna aberasgarriagoa da eta ez
diskriminatzeko arrazoia. Denok ezberdinak gara.

No hay comentarios:
Publicar un comentario